Baserriko lana jendaurrera aterako dute beste behin ere, zapatuan [maiatzak 21], Markina-Xemeinen ospatuko duten Baserri-Okela Egunean. Markina-Xemeingo Udalak eta herriko Jai Batzordeak Musika Eskolaren, herriko tabernarien eta inguruko baserritarren laguntza izan dute aurten, laugarren Baserri Eguna antolatzeko.
10:00etan zabalduko ditu ateak Plazabarripean kokatuta egongo den azokak, eta bertan aurkituko dituzte herritarrek bertako eta inguruko ekoizleen produktuen erakusketa eta salmena postuak.
Herritarrak Markina-Xemeingo Okela Eguna, 2015ean.
Azokagaz gain, goizean goizetik erreko dituzten
bildots pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. 12:30ean hasiko dira antolatzaileak, goiz osoan prestatutako bildots pintxoak banatzen. Urtero modura, tikeak erosi eta bildots pintxo erretilua eskuratu ahalko da.
Bertako produktuak herritarren eskura jartzeagaz gain, ekoizpen prozesuaren transmisioa egiten ere ahalegintzen dira antolatzaileak. Horrela, aurten, eskuak lurretan sartu eta landatzeko aukera egongo da Sustraiak Naturak emango duen
Lorezaintza tailerrean. Bestalde, tokian tokiko eta sasoiko produktuak kontsumitzea oinarri duen Bekobenta Herri Eskolak hasi duen
jantokiko proiektu berria ezagutzera emango dute.
Bildotsak erretzen iaz.
Iluntzean amaituko da egitaraua
Kupelaren erromeriagaz.
EGITARAUA
10:00etan. Azoka hasiera Plaza Barripean.
11:00etatik aurrera. Lorezaintza tailerra (Belartxo eta lorontzi tailerrak) Sustaraiak Naturaren eskutik.
11:30etik 12:00etara. Musika eskolako musikarien kalejira herrian zehar.
12:00etatik 12:15era. Bekobenta Herri Eskolako jantokiaren proiektuaren azalpena.
12:30ean. Bildots pintxoen dastaketa.
18:30etik 21:30era. Kupela taldea Kontzekupean.