Joan den domekan [maiatzak 15] jokatu ziren Derion,
Bizkaiko 4 1/2ko Txapelketaren finalak-Kopa Derio, eta Lea-Artibaiko hiru ordezkari egon ziren finalean. Maila handiko lau partida jokatu ziren. Markina-Xemeingo esku pilota taldeko Agirreamalloak kadete mailan lehiatu zuen, Arrasatek 22 azpikoetan eta Munitibarko Urionak nagusien mailan.
Lehen partidan, kadete mailan, Zornotzako Atutxa izan zen garailea. 22 eta 16 irabazi zion azpitxapeldun geratu den
Josu Agirreamalloari.
Markina-Xemeingo Agirreamalloa eta Arrasate finalak amaituta, Derion. Argazkia: Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea
Andoni Arrasatek maila ona erakutsi zuen partida on bat jokatuz eta Usansoloko Jokin Gonzalezi 22 eta 20 irabazi ondoren txapela bere egitea lortuz.
Azken partida ere oso lehiatua izan zen. Munitibarko
Urionak 22 eta 18 irabazi zion Galdakaoko Legorbururi partida borrokatu baten ondoren.
Gazte mailan Galdakaoko Karregalek eraman zuen txapela.