Herritarren laguntzagaz osatu dute eta,
barikuan [maiatzak 20], 18:00etan,
Plaza Barrin eta herrian zehar ibiliko dira, adierazpenaren alde daudela erakutsi eta nahi duten herritar guztiek adierazpen horreri bere atxikipena eman ahal izateko.
Etxebarritarren adierazpena sortu ahal izateko, deialdia luzatu zieten herri dinamikako kideek udalerriko talde, udal ordezkari eta herritarrei. «Bi aldiz bildu gara apirilean, eta bederatzi lagunez osatutako taldea sortu dugu», azaldu dute.
Guztien artean adostu duten adierazpena hau izan da: «Etxebarritarrok Euskal Herriko herri txiki euskaldun batean bizi gara eta erabakitze eskubidearen bitartez, gure nortasuna galdu gabe, etorkizuna erabakitzeko, herri galdeketan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu».
Adierazpen Eguna. Adierazpen horren alde daudela agertzeko bi ekitaldi burutuko ditu Etxebarriko herri dinamikak. Alde batetik gaur, Plaza Barrin eta herrian zehar egingo dutena, eta bestetik, ekainaren 5ean ospatuko duten Adierazpen Eguna.
Adierazpena egiten lagundu duten herritarrak. Argazkia: Etxebarriko Gure Esku Dago
Barikuan [maiatzak 20], adierazpenagaz
ados daudela esan eta argazkiak aterako dituzte. Ekainaren 5ean, berriz, era askotako ekintzak antolatuko dituztela aurreratu dute, Adierazpen Eguna ospatzeko. Egun horretan ere, atxekimendu argazkiak aterako dituzte.
Herri dinamikak jakitera eman duenez, ekainaren 5ean zein beste egun batzuetan antolatzen duenaren berri jakitera emango du dinamikak, telefono kabinaren ondoan horretarako daukan txokoan jarriko duen informazioren bidez.