Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoek osatutako
Karenka elkarteak hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte maiatzaren 27 eta 28rako eta ekainaren 3tik 13ra bitartean. Herritarrei ekintzetan parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete Karenkako kideek.
Maiatzaren 27an, esaterako,
Gaituz Sport, por el desarrollo inclusivo de la sociedad a traves de la actividad fisica y el deporte hitzaldia egingo da Kofradia Zaharrean, 11:00etan. Horretan, Porfirio Hernandez Zubizarreta Euskal Herriko Kirol Egokituko Federazioko lehendakaria eta Xabier Leizea Ortega Gaituz Sport proiektuaren arduraduna izango dira hizlariak.
Maiatzaren 28an kirol egokituen erakustaldia egingo dute Itsasaurren, 11:00etatik 14:00etara. Ekintza hori Kemen pertsona ezinduen kirol klubak gidatuko du. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza Zaldupe kiroldegian egingo dela iragarri dute.
Ekainaren 3tik 13ra Gaixotasun arraroetara hurbildu zaitez erakusketa egongo da ikusgai, udal erakusketa aretoan.
[INFORMAZIO GEHIAGO] Karenka elkartearen sorrera, helburuak eta gehiago.