Zapatuan [maiatzak 21] ospatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketaren finala, Mutrikuko gaztetxean. Egun osoko festaren ostean, 18:30ean hasi zen finala.
Bikoteka aritu dira orain arteko kanporaketetan, eta hala egin zuten zapatuan ere. Guztira
64 bertsolarik hartu dute parte txapelketan; finalean
Eli Pagola eta
IƱigo Zubiaurre Beitxi,
Aitor Salegi eta
Antton Aizpurua,
Maider Arregi eta
Gemma Urteaga eta
Maddi Sarasua eta
Manex Astigarra igo ziren oholtzara. Aitor Salegi eta Antton Aizpuruak eraman zituzten 15. Plazatik Gaztetxerako txapelak.
Aitor Salegi eta Antton Aizpurua 15. Plazatik Gaztetxerako txapeldunak. Argazkia: Mutrikuko Gaztetxea