Salt Lake City-n (Utah-Ameriketako Estatu Batuak) bizi bada ere, Osorok Ispasterko jatorria dauka, eta zapatuan [maiatzak 21] heldu zen
Everesteko gailurrera. Gailurrera arteko azken zatia egiteko
4 ordu eta 45 minutu behar izan dute. Gero, behin gailurra eginda,
kanpamentu nagusira jaitsi dira. Guztira, beheranzko bide guztia egiteko
15 ordu behar izan zituzten.
Osorok iparraldeko aldetik igo du mendi ospetsua. Izan ere, 2012an eta 2014an ere Everesta igota zegoen. Orduan, baina, hegoaldeko aldetik igo zen.
Osororen abentura
Internet bidez jarraitu ahal da.
Bryan Osoro Peterson, Everesteko gailurrean.