Abadiñoko Fexmac klubeko kide da Arantzamendi markina-xemeindarra. Eta Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen Sevillan jokatutako txapelketan. Horretan, kicklight modalitatean (94 kilo baino gutxiago) aritzen den borrokalariak
Gaztela eta Leongo aurkaria bi aldiz mendean hartu, eta Espainiako txapeldun titulua lortu zuen. Aurretik, finalerdietan, Balearretako aurkaria gainditu zuen.
Sevillan lortutako tituluagaz, Arantzamendik Espainiako
bi txapelketa irabazi ditu, eta
euskal delegazioko kirolaririk onena izendatu dute.
Ibai Arantzamendi, titulua irabazita, Sevillan. Argazkilaria: Felix Tirado Zurro