Hiru ordu eta 21 minutu behar izan zituen Azkaratek 131,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Esprintean sartu zen helmugara, Ampo taldeko Julen Irizar gurpilean zuela. Berriatuko helmugan hirugarrena, 5 segundotara Seguros Bilbao taldeko Jokin Etxabe izan zen.
Lasterketa gogorra izan zen Berriatukoa. Irteeran zeuden 106 txirrindularietatik 61 heldu ziren helmugara.
Iker Azkarate lasterketako irabazlea Berriatuko ordezkariekin. Argazkia: Olatz Mediavilla
Atzo, Berriatuan lortutako garaipenari esker, 23 azpikoen mailako Euskadiko txapelduna da Caja Rural-RGA taldeko txirrindularia. Bere taldekide Sergio Rodriguezek elite mailako titulua eskuratu du.
Bestalde, Illart Zuazubiskar (Ampo) eta Txomin Juaristi (Baque-Campos) Bizkaiko txapeldunak izan dira elite eta 23 azpikoen mailetan, hurrenez hurren.
Txomin Juaristi Arrieta markina-xemeindarra 23. ailegatu zen Berriatuko helmugara, irabazlearengandik 4 minutu eta 51 segundora. Dena eman zuen lasterketan, baina ez zuen podiora igotzea lortu. Bere mailan 13. postua eskuratu zuen denboraldi bikaina egiten ari den txirrindulari gazteak. Emaitza onen ondorioa izan da Bizkaiko txapeldun geratzea.
Txomin Juaristi saria hartzen. Argazkia: Olatz Mediavilla
SAILKAPENA
1. Iker Azkarate (Caja Rural-Seguros RGA) 3:21:52
2. Julen Irizar (Ampo) m.t.
3. Jokin Etxabe (Seguros Bilbao) a 5
4. Sergio Rodríguez (Caja Rural-RGA) a 7
5. Illart Zuazubiskar (Ampo) a 9
6. Alexander Unzueta (Ampo) m.t.
7. Unai Intziarte (Aldro) a 33
8. Diego López (Euskadi) a 1:39
9. Mikel Ezkieta (Lizarte) a 1:44
10. Iñaki Goikoetxea (Parking Geltokia) a 1:48