Ondarroako Gazte Asanbladako ordezkariek jakitera eman dutenez, zapaturako aurreikusitako ospakizuna uste bezala joan zen, “giro onean”. “Orokorrean, eguna oso ondo joan zen”.
Iragarri lez, eguerdian trikipoteoa egin zuten. Eta 15:30inguru heldu ziren gaztetxera bazkaltzera. “Primerako paella jan genuen 50 bat lagunek, gutxi gorabehera”.
Bazkalostean, jolasak egin ordez, mahai inguruan berbetan ibiltzea nahiago izan zutela aurreratu dute.
Ondarroako Gaztetxearen 26. urteurren jaia. Argazkian, bazkaria. Argazkia: OGA.
Kontzertuak. 23:00ak jota, Ardi Baltzak taldea izan zen lehena gaztetxeko agertokira igotzen. Ostean LAU P4 taldekokideen txanga ailegatu zen. “Esan ahal dugu, kontzertuko zenbait momentutan gaztetxea txiki geratu zela”.
Osagarri eta giro horrekin beraz, Ondarroako Gaztetxearen 13+13 urteurrena goi-goitik ospatu dute herritarrek.
Gazteak, gaztetxean bazkaltzen. Argazkia: OGA.
Kontzertuak. Argazkia: OGA.