Zapatuan, OIZpe Sax 5tet taldearen kontzertuagaz gozatzeaz batera, Mendexako Gure Esku Dagoko kideek ekainaren 5ean egingo duten Adierazpen Jaia aurkeztu zuten. “Durangoko taldeak eskaini zuen kontzertuagaz asko gozatu genuen”, azaldu dute herri dinamikako kideek.
Ekainaren 5eko jaia aurkezteaz gain,
kartela ere aurkeztu zuten. “Ekaineko jaia jai herrikoia izatea nahi dugu, herritar guztiek parte hartuko dutena. Herritarrek modu desberdinetara parte hartu ahal dute: antzeztuz, abestuz, herri kirola eginez, doinua jo, bazkaldu…”.
Ekainaren 5ean egingo den bazkarirako txartelak salgai daude, Gure kabia tabernan. Jaialdirako lehen entsegua, ostera, maiatzaren 27an (barikua) egingo dutela iragarri dute, 19:30etik aurrera, plazan.
Durangoko OIZpe sax 5tet taldeko kideka. Argazkia: Mendexako Gure Esku Dago.
Mendexako Gure Esku Dago taldeko kideek egindako ekintza. Argazkia: Mendexako Gure Esku Dago.