Udalak dio poztu egiten dela Berriatuan topatutako
altxorragatik. Baina bide beretik, albistearetn berri prentsa bidez jakin dutela esan du. “Bizkaiko Foru Aldundiak ez dio udalari inolako informaziorik eman. Ez dira gurekin harremanetan jarri, ez eta proiektua aurkeztu ere. Horrek
harritu egin gaitu“. Horren aurrean, eta “erakundeen arteko lankidetza hobetze aldera”, Berriatuko Udalak eurekin harremanetan jartzeko eskatu dio aldundiari.
“Pozik gaude gure udalerrian egin den
aurkikuntzagatik. Prentsan irakurri ahal izan dugun bezala, Santimamiñeren ostean, Bizkaian egin den aurkikuntzarik handiena da
Atxurrakoa. Ohorea da horrelako altxorra gure udalerrian edukitzea”. Atxurra zaindu beharreko ondarea dela eta hori guztien betebeharra dela gaineratu du udalak. “
Indarrak batu ditzagun. Berriatuko Udaletik, behintzat, horretarako prestutasuna agertzen dugu”.
[ATXURRA KOBAZULOKO AURKIKUNTZA]