Azken urteetan, Lekeitioko parkea San Antolin jaietako ezinbesteko gune bihurtu da ume eta nagusi askorentzat. Jaien zurrunbilotik apur bat aldendu eta beste era bateko kultur, kirol eta aisialdirako egitaraua eskaini dute bertan. Piragua irteerak, surf eta padel ikastaroak, jolasak, tailerrak, kontzertuak, bertso saioak, barazki brotxeten dastaketa eta umeek horren gustuko duten Ume Gaiztuen Festa dira, beste batzuen artean, Parkeko gunean eskaini diren ekintzetako batzuk.
Aurtengo gunea, baina, arriskuan dago. Antolatzaileek SOS deia egin diete herritarrei gunea aurrera eramateko laguntza eske. “Joan den urtean nahiko larri ibili ginen antolatzeko jende nahikorik ez geundelako. Aurten, oraindik gutxiago gaude, eta beraz, esku bat botatzeko prest dauden boluntariorik aurkitu ezean, ezin izango da parkeko gunea aurrera atera”, azaldu dute.
Egoeraren berri emateko bideo bat prestatu dute parkeko gunean antolaketa lanetan aritu direnek, erabiltzaileekin batera. Horrez gain, antolaketarako prest dauden boluntarioak elkartzeko hitzordua jarri dute ekainaren 10ean, 18:30ean, bertan parkean. “Bakoitzak ahal duen ekarpena jasoko dugu, eta lotsa barik etortzera gonbidatzen ditugu herritarrak”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.