Urtero modura, denboraldiari amaiera emateko, lagunarteko txapelketa bat jokatuko dute Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko Beteranoek beste herrialde batzuetako taldeekin batera. Oraingoan, estreinako,
BoltaƱara (Huesca, Aragoi) joango dira Sobrarbeko Beteranoekin eta Bartzelonako Futgolitos taldeagaz hiruko txapelketa jokatzera.
Zapatuan [maiatzak 28] , 11:30ean, aterako dira hiru taldeak BoltaƱako
Villaboya zelaira. Futgolitos taldea ezagutzen dute Artibaikoek. Izan ere, Bartzelonako taldea Markina-Xemeinen egon zen joan den urteko maiatzean bisitan.
Artibai Futbol Taldeko Beteranoen taldea.
Beti bezela, kirolak eta aisialdiak bat egingo dute irteeran. Horrela, bertako udalak antolatuta, barbekua bat edukiko dute txapelketaren ondoren. Arratsaldea, berriz, libre edukiko dute inguruak ezagutzeko, eta hiru taldeek elkarregaz afalduko dute gauean. Domekan itzuliko dira Artibaiko Beteranoak etxera.
Kirola egiteagaz gain,
beste herri batzuetako taldeak ezagutu, elkarrekin jokatu eta partekatzea da Artibaiko Beteranoen asmoa. Helburu horregaz hainbat herrialdetan egon dira eta kanpoko taldeen bisitak ere izan dituzte. Asturiasen, Kantabrian, Galizian eta Errioxan egon dira besteak beste. Aurtengoa zazpigarren irteera izango da.