Irati Lasarte ondarrutarra Euskadiko txapelketan egongo da, bihar
Irati Lasarte gimnastikalari ondarrutarrak bihar Bilboko Errekaldeko kiroldegian jokatuko den eskolarteko Euskadiko gimnastika erritmikoko txapelketan parte hartuko du. Txapelketa 10:10ean hasiko da, eta Lasartek taldeka eta bakarka lehiatuko du.Lasart...
Lasarte Gipuzkoako azpitxapelduna da, bai taldeka bai eta bakarka ere. Eta ondorioz, bihar, Euskadiko finalean taldeka eta bakarka parte hartuko du.
Taldeka bost uztairekin ariko dira ondarrutarra eta haren taldekideak. Bakarka, ostera, uztaiagaz eta pilotagaz ariko da Lasarte.
Ondarrutarren ibilbidea
13 urtegaz, aurtengo denboraldian zazpi domina eskuratu ditu Lasartek; batzuk taldeka eta beste batzuk bakarka.
Lasarte Mutrikuko gimnastika erritmikoko taldean hasi zen. Eta han lau urte egin eta gero, Eibarko taldera pasatu zen. Eibarren sei urte egin eta gero, aurten Tolosan eta Ordizian hasi da entrenatzen.
Lasartek Ordiziko taldeagaz parte hartuko du, bihar.