Inguruko tontorrik altuenak 36ko gerra garaietan jasandako borrokaldi gogorrak gogora ekarriko ditu domekan [ekainak 12]
Ahaztuen Oroimena elkarteak inguru haietatik ibilbide gidatu bat eginez. “Frontea egonkortu aurretik eta ondorengo zazpi hilabeteetan erasoaldi latzak izan ziren. Bereziki 1936ko abenduaren 26koa aipatu daiteke; testigantzek adierazten duten moduan
San Esteban eguneko borroka“.
Kalamua mendia Barinagaldetik ikusita. Argazkia: Ahaztuen Oroimena
Maxeko posizioetan zegoen
Celta batailoia, eta Ahaztuen Oroimenakoek azaldu dutenez, egun horretan hil ziren
Manuel Aguete Lino eta
Antonio Aguete Lino anaien senideek ibilaldian parte hartuko dutela aurreratu du elkarteak. “Horrez gain, haiekin batera fronteari eutsi zioten
San Andres eta Saseta batailoi abertzaleetan jardundako gudarien senideak ere etortzekoak dira ibilbidera”
Ibilbidea
Usartzatik abiatuko da ibilbidea
9:30ean, hala ere, Barinagatik gora joatekoak direnak 9:00etarako Barinagako aparkalekuan elkartzea proposatu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek, “Usartzara ahalik eta kotxe gutxien eramateko”.
Usartzatik abiatu eta gudariek posizioetara igotzeko sortutako bidetik
Akondiako gaina izango da lehenengo jomuga. “Han, kokapenez gain, Gabon betean, San Esteban egunaren bezperetan Amuategikoek frankistekin egunkari trukea egiteko akordioaz eta urteetara jarri zuten gurutzearen jatorriaz jardungo dugu”.
Ahaztuen Oroimenak antolatuta Markinaldeko Frontetik egindako ibilaldia. Argazkia: Ahaztuen Oroimena elkartea
Garagoititik igaro eta handik, frankisten aginte postu nagusia ikustea dute asmoa, Kalamuako lautik. Lau horretan, gorago, Eibarko Sozialistek eraiki zuten aterpetxea eta frontoiaren azken aztarnak ikusi ondoren hegaletik,
Diruzulo dolmenaren ondotik, parlamentutik igaro eta
Maxeko posizioetara iristean bertako ezaugarrien azalpenak emango dituzte. “Kokapen hauetan, Celtakoek eta Sasetakoek, San Andreskoekin batera nola borrokatu zuten ulertu ahalko dugu; handik
Kalamua gainera joko dugu, kokapen altuenak ezagutu eta poliki poliki beheranzko bidea hartu eta Usartzara jaisteko”.
Ibilbidea eta gero,
bazkaria egingo dute
Barinagan,
15:00etan.