Halo erakusketa ikusgai egongo da Lekeitioko Barandiaran aretoan ekainaren 19ra arte. Sei artistaren lanak osatzen dute erakusketa: Iranzu Antona, Zigor Barayazarra, Mikel del Rio Moran, Santiago Fernandez Mosteyrin, Amaia Molinet eta Rafael Munarriz.
Harriak arte garaikideko programaren baitan kokatzen da Halo erakusketa. Harriak arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena. Programa Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat kultur aretotan jorratzen ari da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzagaz.
Erakusketa, Barandiaran aretoan.
Harriak Eremuak-en ekimena da eta herri txikietan
sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan eta bitartekaritza prozesuak ikusaraztera bideratuta dago. Gorabidean datozen artisten nahiz bitartekarien arte prozesuak trukaketa espazio publiko batean partekatu eta komunikatzeko premiak eraginda abiarazi du ekimen hori Eremuak-ek. Espazio horietara iristeko zailtasunaz jakitun, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxe batzuekin lankidetza ildo berria abiaraztea erabaki dute, arte garaikideak bide hori gutxiegi erabiltzen duelakoan.
Bost herritako kultur etxeak aukeratu dituzte 2016ko Harriak programarako: Dulantzi, Andoain, Arrasate, GueƱes eta Lekeitio.
Bisita-orduak Barandiaran Aretoan:
- Barikua: 18:00-20:00
- Zapatua eta domeka: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00