EAEko
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspenean parte hartzeko aukera egongo da bihar [ekainak 8],
18:00etan,
Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroek EAEko lurralde antolamendua zehazten dute, landa eremua, mugikortasuna eta lurralde kudeaketa besteak beste. Busturialdea-Artibai eremu funtzionaleko bilera parte-hartzailea izango da Markina-Xemeingoa.
2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedura hasteko erabakia hartu zuen. Gidalerroen berrikusketa
parte-hartze prozesu zabal baten bidez egitea erabaki zuten eta Berrikusketaren Aurrerapena aurkeztu aurretik bi dokumentu egitea proposatu zuten: Oinarrizko Dokumentua eta Partaidetzako Plana.
Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetako eremua.
LAGen berrikusketak gutxi gorabehera
3 urte iraungo ditu, eta partaidetza prozesua bi esparruk osatuko dute: gizarte partaidetza eta partaidetza instituzionala. Aurrez aurreko gizarte partaidetza prosezua martxoan hasi zen martxan eta azarora arte luzatuko da.
Herritar guztiek parte har dezake gizarte partaidetzan bai zuzenean tailer, bilera eta mahai inguruetan parte hartuta zein Internet bidez ekarpenak eginez.