Erkiaga II sailkapenean bigarren lekuan dago. Lekeitiarra hilaren 26ra arte egongo da lehiatzen Floridako Fort Pierce Jai Alai frontoian,
Alex Hormaetxea aurrelari bermeotarragaz batera; Hormaetxea lehen postuan doa.
Fort Piercen buruz buruko kinielak jokatzen dituzte, eta momentuz, Hormaetxeak 17 garaipen lortu ditu. Erkiagak, berriz, 16 bereganatu ditu. Hirugarren postuan Aitor Hernaez
Leo gasteiztarra dago.
Alex Hormaetxea bermeotarra. Argazkia: Jai Alai News.
Eurekin batera lehiatzen ari diren
gainontzeko pilotariak estatubatuarrak eta mexikarrak dira: Rastock, Lugo, Gorka, Rocco, Conrado, Toto eta Frank Elizalde. “Floridako zaleen artean izen ezagunak dira horiek”, azaldu dute Jai Alai News-eko arduradunek.
Partidak astelehenetan, eguaztenetan, barikuetan eta zapatuetan jokatzen dituzte; egun bakoitzean, domeketan izan ezik, bi saioa egoten dira, goizean eta arratsaldean. Domeketan saio bakarra egoten da.
Iazko denboraldian, esaterako,
Erik Mendizabal mutrikuarra izan zen txapelduna.