Motor gidari batek istripua eduki du Mutrikuko Mijoa industrigunearen parean
Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertaera 10:30ak aldera gertatu da. “Dirudienez errepidean olio orbana zegoen eta motor gidariak irrist egin du”, azaldu dute ertzainek.
Istripuaren ondorioz, motor gidaria Mendaroko ospitalera eraman dute, zauri arinekin.