Etxebarriko 31 ganaduzaleen animaliak egongo dira ikusgai, bihar [ekainak 11], Etxebarriko Udalak antolatuta Galartza industrigunean egongo den Ganadu Azokan.
09:00etan zabalduko ditu ateak ganaduen erakusketa eta salerosketa azokak, eta
14:00ak arte egongo da herriko abeltzainen lana ikusteko aukera.

Joan den urteko Ganadu Azoka.
Denetara
215 animalia batuko ditu aurtengo azokak. Zaldi, behor, asto eta poniei dagokionez, 145 buru egongo dira aurten erakusketako sokan lotuta, 60 behi eta txahal eta 85 zaldi, ponei eta asto. Horretaz gainera, hamar ardiko lau talde eta ahuntzen beste bat ere egongo dira, bai eta euskal oiloen eta untxien talde bana ere.
Salmenta postuak
Salerosketarako abereentzako tokia ere egongo da azokan, eta atal horretan parte hartzea libre eta dohanekoa denez, kanpotik etorritako ganaduzaleen beste hainbat animalia ere batuko zaizkie herrikoei.
Animaliez gain,
bertoko produktuen ekoizleek ere postuak jarriko dituzte azokan. Ogi eta pastelen bi ekoizle, gazta eta jogurten bat, kontserben postu bat, artisautzako bat eta likoreen postu bat egongo dira.
Urtero bezala, udalak
taberna jarriko du eta okela errea, txakolina eta sagardoa hartzeko aukera egongo da.