Diego Garate arkeologoak elkarrizketa baten jakitera eman duenez, beste 30 irudi aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra kobazuloan. Arkeologoak azaldu duenez, margo berri horiek ere bisonte eta zaldien irudiak dira eta aurretik aurkitutako irudien modura 12.500 eta 14.500 urte inguru dituzte.
ADES espeleologia taldeko Iñaki Intxaurbek Hitzari jakin eragin zionez, momentuz kobazuloaren erdira baino ez dira ailegatu. Eta ondorioz, oraindik ere altxor gehiago aurkitu ahal dira.
Bien bitartean, kobak itxita egoten jarraitzen du eta adituek ikertzen jarraitzen dute.
[HONEKIN LOTUTA] 70 margo aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra koban.