Joseba Agirretxea Gipuzkoatik Kongresurako zerrendaburuak agertu duenez, EAJk “betidanik lan egin” izan du Gipuzkoa industria lurraldea izateko. Eta ondorioz, aurrerantzean ere
industira eta I+G+Bren (ikerketa, garapena eta berrikuntza)
alde lan egingo dutela jakitera eman dute. Izan ere, jeltzaleen aburuz, horiek dira ekonomia suspertzeko gakoak.
“EAJk ez balu industria eta berrikuntzan oinarritutako ekoizpen ereduaren alde egin, Euskadik ez lioke krisiari aurre egingo egin ahal izan dion bezala”, azaldu du Agirretxeak Eibarko Tekniker teknologia eta ikerketa zentrora egindako bisitan.

Joseba Agirretxea Gipuzkoatik Kongresurako zerrendaburua, Tekniker zentroan. Argazkia: EAJ
Dena dela, industria indartsua edukitzen jarraitzeko eta lehiakorragoak izateko, I+G+B-n inbertsioak egitea ezinbestekotzat jo du politikari ondarrutarrak. “EAJren helburua da industriak lehiakortasunean aurrera egitea, Gipuzkoako ekonomiako traktore izaten jarraitu dezan eta lurraldera
enplegua eta ongizatea ekartzeko”. Eta horren aldeko apostu estrategikoa egiten dutela agertzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Suspertzeko Plana aipatu du.
Bide horretatik,
estrategia horiek Madrilen defendatuko dituztela esan du Kongresurako hautagaiak. “Zoritxarrez, oraindik gauza asko han erabakitzen dira”.
Naziorteratze handiagoa eta nekazaritza eta arrantzaren eta enpresa txiki eta ertainen alde ere lan egingo dutela esan du. “Gipuzkoako enpresa txikiek lurraldeko lanpostu erdia sortzen dutel, eta horregatik, bereziki lan egingo dugu enpresa txiki eta ertainen alde; bai eta autonomo eta herriko merkataritzaren alde ere”.
Aurreko legealdiko
“inmobilismoak eta ekonomiaren kudeaketa tamalgarriak” Gipuzkoako enpresa asko kaltetu izana ere mahairatu du Agirretxeak.