Ma eta Xe Txosnetako pertsonaiek aurkeztu dute 2016ko jaietako txosnaguneko egitaraua, eta kanta bat ere egongo dela jakitera eman zuten aurkezpen ekitaldian. Gainera, kantaren koreografia ikasteko aukera egongo dela aurreratu zuten.

Ma eta Xe txosnetako pertsonaiak eta Txosna Batzordearen logotipoa. Argazkia: Markina-Xemeingo Txosna Batzordea
Txosna Batzordearen filosofiari jarraituz antolatutako egitaraua izango da aurtengoa:
Herritik herritarrentzako egina. Logotipo berria ere izango du batzordeak, jaia, musika, aldarrikapena eta zabalkundea irudikatzen dituena.
Zazpi taldek osatzen dute
Markina-Xemeingo Txosna Batzordea: Xemein Astialdi Taldeak, Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak, Sortuk, Bagaittun emakume taldeak, Ernaik, EUP irratiak eta Euskal preso eta iheslarien lagunek; eta zazpi taldeek batzen dituen baloreekin egiten dute lan.

Markina_Xemeingo Txosnagunearen aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Markina-Xemeingo Txosna Batzordea
Iazko irailean egin zuten lehen batzarra, eta denen artean egin dute antolaketa eta egitaraua.
Sei egun
Iazko
egitura bera izango du txosnaguneak: karpa, barra bakarra eta jantokia egongo dira. Egitaraua, bestalde, sei egunetan luzatuko da: uztailaren 13tik 18ra. Denetarik egongo da gainera, musika, jolasak, tailerrak bai eta urteroko afaria ere.

Karmen jaietako txosnaguneko egitarauaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: Markina-Xemeingo Txosna Batzordea
Uztailaren 13an hasiko dira txosnagunean jaiak girotzen. Betiko ekimenez gain, berriak ere prest dituzte aurten. Horrela, lehen egunean esate baterako, azken urteetan egiten den asto pekotzaren zozketagaz gain, plastikozko motor txikien lasterketa egingo da estreinako. Berritasunen artean daude bai eta ere lagun taldeen arteko bertso idatzien desafioa edo dantza txapelketa xelebrea, besteak beste.
Musikari dagokienez,
Anariren kontzertua egongo da Txosna Egunean karpan eta
Dzaust taldea uztailaren 16an.
EGITARAUA