Melissa & The Jacks taldearen kontzertua, Mutrikuko Txalapartan
Melissa & The Jacks taldeak kontzertua eskainiko du gaur [ekainak 10], 22:00etan, Mutrikuko Txalapartan, doan.
Taldeak 80 eta 90eko hamarkadetako abestiak eskainiko ditu. «Aro bat markatu zuten abestiak eskaintzen ditugu», azaldu dute taldeko kideek. Horrela, eskainiko duten errepertorioan ondoko taldeen abestiak entzun ahalko dituzte herritarrek: The Police, Peter Gabriel, Sting, U2, Eric Clapton, Simple Minds, Bryan Adams, Lynyrd Skynyrd, Sade eta Men At Work».
Taldeko kideak. Taldea sei kidek osatzen dute: Melissa Mancini (ahotsa), Miguel Ugarte (ahotsa), Giovanni Zanon (gitarra), Angel Ituarte (baxua), Eneko Lizardi (teklatua) eta Iñaki Belaustegi (bateria).
Gaurkoa, gainera, ez da Txalapartan eskaintzen duten lehenengo aldia; beste behin ere kontzertua eskaini zuten.