Giro onean ospatu zen zapatuan [ekainak 11] Etxebarriko Ganadu Azoka. Denetara Etxebarriko 31 ganaduzaleen animaliak egon ziren ikusgai erakusketako soka luzean lotuta. Beste batzuren artean, Iramategi, Andika, Aretxuluaga, Satzibar, Bedeinkun, Gandixa-Errota, Arentza, Urbitxe, Antxi, Ugarteburu, Ezkutasulo, Beide, Adorrixa, Azarlotza, Bentazarra eta Ibarluze baserrietako eta Ibaun-erdi eta Altzibar auzoko ardi eta ahuntz taldeak, behi, idi eta txahalak, zaldiak eta behorrak, astoak, poniak eta euskal oilo, hegazti eta untxiak atera zituzten Galartza industriguneko azokara herriko ganaduzaleek.
Behiak joan den zapatu goizeko erakusketako sokan lotuta.
Animalia “ederrak” zirela nabarmendu zuten goizean azokara joan ziren Etxebarriko zein inguruetako herrietako ikusleek. Etxebarrian dagoen eskaintza zabala miretsi eta salerosketarako aukera ere eman zuen beste urte batez azokak, eta tratuan ibili ziren ganadu jabe batzuk saldu eta erosi.
Animalien erakusketagaz gain, bertoko ekoizleen produktuak erosteko aukera ere egon zen. Ogia eta pastelak, gazta eta jogurtak, kontserbak, likoreak eta artisautzako produktuak, besteak beste.
Urtero bezala, arrakasta handia eduki zuen Etxebarriko Udalak jarritako tabernak. Barruan zein kanpoko mahaietan batu zen jendea zer edo zer hartzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.