IV. Entzunaldia eskainiko dute Berriatuko Tarineko musikariek
Berriatuko Tarine udal musika eskolako musikariek IV. Entzunaldia eskainiko dute eguaztenean [ekainak 15], 19:00etan, bideo gelan. Emanaldi hau, gainera, ikasturte honetan Tarinekoek egiten dute azken emanaldia izango da.
Ikuskizuna “lasaia eta intimoa” izango dela iragarri dute Tarinekoek. “Talde txikiek parte hartuko dute. Izan ere, entzunaldia bakarka, binaka edo talde txikian aritzen diren musikariena da”. Tarinekoek azaldu modura, ikasturtean egiten dituzten beste saioetan talde handiek eta parte hartzen dute, eta horietan musikari hauen lana ez da guztiz erakusten. “Ikasturtean egiten diren beste saioetan ere parte hartzen duten musikari hauek, baina hau bereziki eurentzako prestatutako saioa izaten da. Honetan, ikasturtean ondo landu dituzten piezak eskaintzeko aukera izaten dute honetan. Nolabait esateko, bakarkako lanak erakusteko emanaldi aproposa da entzunaldia”.
Flauta eta pianoko ikasleak ariko dira, batzuk bakarka eta beste batzuk binaka. “Flauta jotzen duten talde txiki-txiki bat ere ariko da”. Guztira, dozena bat ikaslek parte hartuko dute saioan.
Diploma banaketa. Emanaldiaren ostean 2-6 maila gainditu dutenei diplomak emango dizkiete. Eta behin hori guztia egin eta gero, ekainaren 17an ikasturtea amaituko dute Tarinekoek.