Lekeitioko Musikaiak III. Aste Musikala eskainiko du
Hiru egunetan [ekainak 15-16-17] musika tresna ezberdinez osatutako eta estilo ezberdinetako kontzertuak eskainiko dituztela aurreratu dute.
Eguaztenean, eguenean eta barikuan izango dira saioak, 19:00etan, Ikusgarri zinema aretoan. Emanaldiak hasi aurretik, 18:00etatik 18:30era, sarrerak salduko dituzte txarteldegian, euro baten. «Ikusleentzako 18:40ean zabalduko dira ateak. Eta herritarrei gogora arazten diegu gonbidapen edo sarrera barik ezingo dela sartu».
Barikuko saioa, gainera, berezia izango dela esan dute. «Filmekin lotutako abestiak joko dituzte ikasleek, irudiek lagunduta. Eta perkusio taldearen antzerki txiki bat ere eskainiko digu».
Azken emanaldi horrekin, Musikaiak Aste Musikalari amaiera emango dio.