Mariano Bueno-k gidatuta, ortu ekologikoen inguruko ikastaroa egingo da ekainen 18an eta 19an. Formakuntza saioa bi zatitan banatua egongo da: teoria (zapatuan, 09:00etatik 20:00etara) eta praktika (domekan, 10:00etatik 14:15etara). “Zaptuan arlo teknikoa landuko dugu, ikastolan. Domekan, ostera, praktikak egiteko aukera egongo da Usotegin”, azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek.
Besteak beste, ortu ekologikoa zelan egin eta mantendu irakatsiko da ikastaroan. Horrez gain, lurra ezagutuz, konposta eta bestelako ongarriak nola erabili eta gaixotasunei zelan aurre egin era irakatsiko da.
“Buenorekin aurrez aurreko ikastaroa edukitzea aukera ezin hobea da ortu ekoilogikoen egite eta kudeaketa on bat nola egin ikasteko”, azaldu dute.
Ikastaroan
izena emateko Kutxabanken (Lekitto Bedarraren kontuan) egin behar da ordainketa (90 euro): 2095-0050-30-9112444388. Ordainketa egiterakoan, izen-abizenak zehaztu beharko dira. Horrez gain, posta elektronikora ere mezu bat idatzi (txoritxua@gmail.com) edo ondoko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 627 91 18 99.
Lekua mugatuta egongo da (gehienez ere 50 pertsona). Taldean bazkaldu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, eta ordainketa egunean bertan egin (15 euro).