375 triatletak parte hartu dute gaur arratsaldean [ekainak 18] Lekeition lehiatu den 24. triatloian. Eguerdian euria egin badu ere, azkenean, eguraldi ederrak lagundu die kirolariei ibilbide osoan.
Emakumeak izan dira lehenak ateratzen Isuntzako hondartzatik eta 15 minutu beranduago irten dute gizonezkoek. 50 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin dituzte parte hartzaileek eta norgehiagoka bizia egon da azkenera arte.
Emakumeetan Charlote McShane australiarra aurrean ibili da lehen momentutik. Bigarren eta hirugarren postuetan egon da lehia gehiago. Azkenean, Zsofia Kovacs hungariarra izan da podiumaren bigarren postua eskuratu duena eta Emma Jeffcoak australiarra geratu da hirugarren. 1:07:08.ko denbora egin du McShanek.
Lehen hiru emakumeak: Emma Jeffcoat, Charlote Masch eta Zsofia Kovacs.
Gizonezkoetan ere borroka egon da lehen posturako. Ander Okamika lekeitiarrak aurrea hartu dio Tyler Mislawchuk triatletari bizikleta proban. Baina, aringa-aringa gehiago izan da kanadiarra eta lekeitiarraren aurretik ailegatu da helmugara 1:00:33ko denbora eginez. Podiuma osotzen hirugarrena Peru Alfaro hernaniarra izan da.
Lehen hiru gizonezkoak: Ander Okamika, Tyler Mislawchuk eta Peru Alfaro.
Gaurko proba, 2016. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako Euskadin jokatu den hamargarren proba puntuagarria izan da, eta gainera, Sprint distantziako Euskadiko Txapelketa jokatu da.
Euskadiko Txapeldun, Ibone Sanchez (C.T. Diablillos de Rivas) laudiotarra, 1:12:05.ko denboragaz, eta Ander Okamika (Motrivation Bikem) lekeitiarra, 1:01:16ko denboragaz, izan dira.
Taldeka, Yepa! Triatloi Kluba talde donostiarra emakumezkoetan eta Motrivation Bikem talde gernikarra gizonezkoetan, izan dira garaileak.
SailkapenaEmakumeak
1 CHARLOTTE MCSHANE -AUSTRALIA 1:07:08
2 ZSÓFIA KOVÁCS -HUNGRIA 1:07:46
3 EMMA JEFFCOAT -AUSTRALIA 1:08:09
4 IBONE SANCHEZ GARMENDIA -CLUB DE TRIATLÓN DIABLILLOS 1:12:05
5 HELENE ALBERDI SOLOLUZE -YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:12:27
6 ESTEFANIA GOMEZ VILLANUEVA 1:12:53
7 MIREIA ARRILLAGA MURELAGA -GARRAITZ KIROL TALDEA 1:14:12
8 IRATI MENDIA GARCIA -YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:15:48
9 PILI BODEGAS PRIETO -YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:16:31
10 IRENE LOIZATE SARRIONANDIA -MUGARRA TRIATLOI TALDEA 1:16:44
Gizonezkoak
1 TYLER MISLAWCHUK -CANADA 1:00:33
2 ANDER OKAMIKA BENGOETXEA -MOTRIVATION BIKEM 1:01:16
3 PERU ALFARO SAN ILDEFONSO -ATLETICO S.SEBASTIAN 1:02:21
4 BORJA GUTIERREZ SANTAMARIA -ARABA-TRI 1:03:41
5 XABIER TIJERO SANTILLAN -CLUB TRIATLÓN ONDARRETA A 1:03:44
6 URKO HERRAN AGUILAR -ARABA-TRI 1:03:58
7 BRADY GOODYEAR -AUSTRALIA 1:04:03
8 MIKEL ELGEZABAL FERNANDEZ -MOTRIVATION BIKEM 1:04:12
9 ANDER GARCIA RENDO -ARABA-TRI 1:04:16
10 IÑAKI LOINAZ GARATE -SALTOKI TRIKIDEAK 1:04:53
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.