Elkartearen zapi urdina soinean, Anaiarte Biltokiko
340 bazkide batu dira Miruaitz frontoian egin duten bazkarian. Ospakizunak Andra Maria Jasokundearen elizan 11:00etan egin den mezarekin hasi dituzte. Elizkizuna eta gero, txikiteoa egingo dute, eta eztarriak busti ondoren, bazkaritan batu dira bazkideak.

Anaiarte Biltokikoak Miruaitz frontoian bazkaltzen. Argazkia: Anaiarte Biltokia
Debabarreneko eta Gipuzkoako pentsiodunen elkarteetako presidenteak ere gonbidatu dituzte ospakizunetan parte hartzera.
Bazkaldu eta gero, eguneko momenturik hunkigarriena ailegatu da. Izan ere,
omenaldien tartea egin dute, Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldekoen aurresku eta guzti.

Anaiarte Biltokikoak Miruaitz frontoian bazkaltzen. Argazkia: Anaiarte Biltokia