KAE1 ligako lehen estropada irabazita
Bilboko 716 urteurreneko bandera eraman du etxera
Antiguako Amak. Sei traineruko bi txandatan banatuta, erlojupekoa lehiatu dute gaur [ekainak 18], hamabi traineruk, Bilboko itsasadarrean. Bilboko udaletxearen parean hasi eta amaitu dute proba, lau luze eginez.
Denboraldiari hasiera bikaina eman dio Ondarroak.
19:56:42 denbora egitea lortu du Antiguako Amak, eta denbora horregaz 11 segundoko abantaila atera dio Getariari eta 18 PedreƱari.
Antiguako Ama gaur irabazitako banderarekin.
Ondoren geratu dira sailkapenean, Deusto-Bilbao,
Lekittarra, Donostiarra, Hondarribia B, Orio B, Santurtzi, Zarautz, San Pedro B, y Castro.
KAE1 ligako hurrengo estropada Hondarribiako IkurriƱa izango da.