Arropak eta zapatak batuko ditu Markina-Xemeingo Caritasek
Jantzirik ez daukatenentzako arropak eta zapatak bilduko ditu Markina-Xemeingo Caritasek ekainaren 21ean eta 22an. Bilketa elizatzeko geletan egingo da. Beraz, etxean sobran dauzkaten arropa eta zapatak bertara eramatea eskatu dute, ondo zarratutako poltsetan gordeta.
17:30etik 19:30era bitartean egongo dira Caritaseko arduradunak elizetxean jantziak batzeko.
Urtean birritan parte hartzen du Markina-Xemeingo Caritasek Rezikleta eta Caritas erakundeek antolatutako egitasmoan. Alde batetik, janzteko beharra duenari laguntzea dute helburu, eta bestetik, erabilitako erropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako sortu den kooperatibaren bidez 30 lanpostu eratu direla jakitera eman dute.