Lekitto Bedarrak antolatuta, ortu ekologikoen ikastaroa arrakastaz egin da asteburuan Lekeition. Mariano Bueno izan da ikastaroa gidatu duena, eta harek emandako azalpenak jaso eta praktikara eroan dituzte eskualdeko eta eskualdetik kanpoko 24 herritarrek. Lekitto Bedarreko kideek jakitera eman dutenez, parte hartzaileak “pozik” geratu dira ikasitakoagaz, antolakuntzagaz eta sortu den giroagaz.
15 orduko ikastaroa izan da Buenok Lekeition eskaini duena. “Buenok bere bizimodua eta ortuaren inguruan daukan filosofia erakutsi eta transmititu ditu”, azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek. Naturak oreka eta osasuna mantentzeko dituen tresnak erakusteaz gain, ortuari osasungarriak lortzeko
hainbat teknika eta sekretu ere irakatsi dizkie parte hartzaileei.
Parte hartzaileak ondoko herrietakoak izan dira: Lekeitio, Mendexa, Ispaster, Mutriku, Asteasu, OƱati eta Arrasate. Horiez gain, Argentinako parte hartzaile bat ere egon dela azpimarratu dute.
Ikasleak, saio teorikoa jasotzen. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Ikasleak, ikasitakoa praktikan jartzen. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Parte hartzaileak, Buenoren azalpenak entzuten. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Bueno, azalpenak ematen, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra.
Saio praktikoa, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra.