140. urtemuga ospatu du Markina-Xemeingo Casa Pepak
Ondo baino hobeto ospatu du Casa PepakĀ bere 140. urteurrena. Dendaren aurrera atera zuten jaia zapatuan. Musika, jan-edana eta giroa izan ziren nagusi.
17:00ak inguruan hasi zen Casa Peparen jaialdia Juanjo eta Maddi Txurruka aita alaben tronpeta kontzertuagaz. Otordua ere eskaini zuten, eta Itzalak taldearen kontzertuak dantza giroa jarri zuen iluntzera arte.
Jaialdiagaz gozatzeagaz gain, dendaren historia ezagutzeko aukera ere egon zen, bide batez. Arbasoen argazkiak eta dendako dokumentu zaharrak ikusgai jarri zituen Lucia Larrinaga dendako nagusiak bai eta garai batean emakumeek erabiltzen zuten kortse bat ere.