Denboraldiko bigarren jardunaldian
X. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako bandera jokatuko da zapatuan [ekainak 25] Lekeitioko eta Ondarroako arraunlariek. 18:00etan hasita, lau luze egin beharko dituzte parte hartzaileek. Aurretik, 16:30ean batzartuko dira delegatuak.
Hiru txandatan banatuko dira, eta txanda bakoitzean lau traineru ariko dira lehian. Lehenengo txanda, Castreñak, Sanpedrotarrak, Zarautzek eta Santurtzik osatuko dute.
Bigarren txandatik, berriz, Orio, Hondarribia,
Donostiarra eta
Isuntzako Lekittarra irtengo dira.
Hirugarren txanda Deusto-Bilbaok, Pedrenak, Getariak eta
Ondarroako Antiguako Amak osatuko dute.
Domekan, Getarian. Biharamunean
VII. Getariako Estropada lehiatuko dute, 12:00etatik aurrera. Horretan, baina, Hondarribiako sailkapenaren arabera osatuko dituzte txandak.
Lotutako albisteak: Ondarroa nagusi lehen jardunaldian