Bihar [ekainak 24] jokatuko dira
Durangon, 21. Bizkaiko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketako finalak. Markina-Xemein eta Gernika ailegatu dira finalera, eta euren artean erabakiko da txapelak aurten nork jantziko dituen.
18:30ean hasiko dira Ezkurdi frontoian hiru mailatako partidak. Kadete, gazte eta nagusiak aterako dira kantxara, ordena horretan. Hala, finala jokatzen lehenengoak Markina-Xemeingo Zesta-Punta Taldeko
Kepa eta Gorka eta Gernika Jai Alai eskolako
Aritz eta Ibon izango dira.
XX. Bizkaiko Herriarteko Txapelketako sariketa
Ondoren, Markina-Xemeingo
Gotzon eta Danel eta Gernikako
Urko eta Gorkaren arteko partida jokatuko da gazte mailan, eta azkenik, Markina-Xemeingo
Meabe eta Ibarluzea eta Gernikako
Urrutxua eta Urtubi nagusien mailako bikoteen arteko norgehiagoka.
Iaz ere finalean egon zen Markina-Xemeingo taldea, baina Berriatuak irabazi zion orduan, txapela. Beraz, aurten, oraindik gogotsuago joango dira garaipenaren bila. Gernikako bikoteek, hala ere, ez dituzte gauzak erraz jarriko eta Bizkaiko sari nagusia eskuratzea bilatuko dute.