Markina-Xemeingo baserri mundua, Garaian aldizkariaren 51. zenbakian
51. zenbakiak Markina-Xemeingo baserri mundua duela hizpide aurreratu dute. Horrela, Berbetan atalean herriko adin ezberdinetako hiru baserritarren arteko solasaldia irakurtzeko aukera egongo dela jakitera eman dute, eta Elkarrizketa atalean, berriz, 87 urteko emakume baserritarrari egindako elkarrizketa. XX. Mendeko Markina-Xemeingo nekazal munduaren inguruko artikulua ere gaineratu dute Historian Barrena deritzon atalean, eta azkenik, inguruko baserrien argazkiak eta baserriari lotutako bizimodua islatzen duten argazkiak aurkitu ahalko dira.
Horrez gain, aldizkarian beste gai batzuk ere jorratu dituzte, hala nola, azken orrialdeetan, 50 urte bete berri dituen Markina-Xemeingo Guraso Elkarteari buruzko artikulu bat eta Yolanda Arrietari Argiaren Alaba liburuaren inguruan egindako elkarrizketa bat ere aurkitu daitezke.
Zapatutik aurrera, Garaian aldizkariaren ale berria eskuragarri egongo da ohiko saltokietan: prentsa saltokia, ZuriƱe, Zutoia eta Kareaga jostailuak dendetan.