San Joan jaiak goi-goitik ospatzen dituzte aulestiarrek. Gaur [ekainak 24], esaterako, 27. Sobra Txapelketan 49 sobra aurkeztu dituzte herritarrek. Eta aurkeztutako guztiak “punta-puntakoak” izan direla esan dute epaimahaiko kideek.
Dena dela, sailkapena egin dute eta sariak banatu. Urtero legez,
lehenengo hiru sari eta bigarrengo hiru sari banatu dituzte. Ondokoak izan dira lehenengo saria eskuratu dutenak: Mertxe Gerenabarrena, Antoni Txorixenekue eta Izaro Aranburu. Bigarrengo saria ondokoek jaso dute: Gaizka Arriaga, Maria Luisa Aranguena eta Juanita Urkaregi.
Sobra txapelketako sariketa egin aurretik, 28. Ipuin Topaketaren sari banaketa ekitaldia egin da.
Eta behin hori guztia eginda, Inaxio Perurenaren eta Estitxu Almandozen harri jasotze erakustaldiagaz gozatu ahal izan dute herritarrek.
[ARGAZKIAK] San Joan suak Lea-Artibain eta Mutrikun
[IKUSI JAIETAKO EGITARAUA]