Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

June Lauzirika: "Lea-Artibai euskararen arnasgunea bada ere, oraindik badago zer egin"

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/06/24
Lauzirika Lea-Artibai Euskarariko kidea da, eta Lea-Artibai euskararen arnasgune eremua dela kontuan hartuta, horrek daukan garrantzia azaleratzeko tailerrak egingo ditu Lea-ArtiBAI Euskararik aurten, udatik negura bitartean. Uda sasoian pare bat tailer egingo ditzute eta dozena bat inguru udazkenean. Zertan datza Arnasgune tailerrak ekintza? Zer lortu nahi da? Tailerraren helburuak honako hauek dira: alde batetik, Arnasgune kontzeptua barneratzea. Hau da, Arnasgunea zer den eta non bizi garen konturatzea. Bestetik, norbanakoaren eta kolektiboaren arteko oreka zein den ezagutzea; eta hizkuntza politikaren babesa ezinbestekoa zaigula erakustea. Zeintzuk parte hartuko dute? Lea-ArtiBAI Euskarariko kideok kontzientziazio tailerrak ematen hasi ginen iaz, baina beharrezkoa iruditu zitzaigun eskualdeko euskalgintzako eragile guztiak bat egindako tailerra sortzea. Beraz, Hitza, Uema, AEK eta Lea-ArtiBAI Euskarari dira tailerren sortzaileak. Eragile bakoitzak emateko/erakusteko daukana abiapuntu hartuta sortu dugu.
June Lauzirika

June Lauzirika

Non egingo dira tailerrak eta zelako formatua edukiko dute? Tailerrak eskualdeko herrietan egingo dira. Jendarteko sektore desberdinetako jendearekin batu ginen iaz, hala nola, gazteekin, erretiratuekin, AEK-ko ikasleekin, enpresetako langileekin, eta abar. Eta asmoa da berriro ere horiekin batzea. Horrez gain, herri txikietan, sektore desberdinetako jendeagaz osatutako taldetxoekin ere elkartu ginen, eta horri ere jarraipena eman nahi diogu. Ordu eta erdi inguruko saioak izango dira, oso dinamikoak, eman eta hartzekoak. Arnasgunea zer den azaldu eta Lea-Artibaiko datuen berri emango dugu. Euslearen garrantziaz jabetzeko ere balioko du, eta horretarako, Hitzaren eta AEKren bideo batzuk erabiliko ditugu. Herritarren testigantza batzuk ikusi eta entzuteko aukera ere egongo da, bai eta hizkuntza ekologiarekin zerikusia duen karta joko bat ere. Formatua ez da beti berdina izango, hartzaileen arabera moldatzen ahaleginduko gara. Orokorrean, zein da euskararen egoera Lea-Artibain? Euskal Herriko beste eskualde batzuekin alderatuta, Lea-Artibaiko euskararen egoera ona da, baina azken urteetan, euskararen erabileran beherakada nabarmena igarri da. Azken urteetan, herririk euskaldunenak gero eta erdaldunagoak dira, herririk erdaldunenak, ostera, gero eta euskaldunagoak. Orain arte euskara gutxi entzuten zen lekuetan erabilerak gora egin du, gurea bezalako tokietan, ordea, behera. Horregatik, Lea-Artibai euskararen arnasgune bada ere, oraindik badago zer egina, izan ere, eskualdeko jenderik gehienak euskaraz dakien arren, batzutan (gero eta gehiago), gaztelaniara salto egiteko joera dago. Elkarteek, eragileek edota herritarrek ze ekarpen egin ahal dute? Elkarteek, eragileek edota herritarrek egin dezaketen ekarpenik onena da tailerretan parte hartzera animatzea. Tailerretan parte hartu nahi duen oro ongietorria izango da, eta ezinbestekoak zaizkigu eskualdeko jendearen iritziak, bizipenak eta balorazioak ezagutzea. Eskualdeko guztiok gara arnasgune honetako parte, eta Lea-Artibai arnasgune izaten jarraitzea nahi badugu guztiona da erantzukizuna.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Ekonomia, Bizkaia

Siemens Gamesaren emaitzak «oreka puntura» itzuli dira, sei urtez galerak izan ostean

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.