Zapatuan Gasteizen lehiatu zen Euskadiko kadete mailako txapelketan garaipen bi lortu zituen
Ainara Mugartegi markina-xemeindarrak. Goizean 600 metrotako lasterketa irabazi zuen eta arratsaldean 300 metro hesietakoa.
Lortutako markagaz, 46,27, Espainiako estatuko
lehen hamar onenen artean sartu da Mugartegi. Diziplina hori aukeratu du
Durango Kirol Taldean dagoen atleta gazteak uztailaren 9an, Granollersen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako txapelketan aritzeko.
Ainara Mugartegi podiumaren gorenean. Argazkia: Josu Mugartegi