Xisterak bere zirkuituko hirugarren hitzordua hasiko du bihar [uztailak 1] Markina-Xemeinen. 19:00etatik aurrera, pilotaren Unibertsitatean Markina-Xemeingo Txapelketako nagusi eta gazte mailako finalerdiak jokatuko dira.
32 pilotarik hartuko dute parte norgehiagokan,
16k gazte mailan eta beste
16k nagusietan. “15 tantoko kinielak jokatuko dituzte pilotariek, eta bigarren bueltaren ostean ez dira tanto bikoitzak izango”, azaldu dute antolatzaileek.
Puntista gazteak, Xisteraren aurkezpenean.
Bikoteak eta zenbakiak bihar bertan zotz egingo dituzte, eta lehia bakoitzeko lehenengo biak, uztailaren 9an, Uni frontoian bertan jokatuko den finalerako sailkatuko dira. Egun horretan erabakiko da bai eta ere, nesken txapelketa, eta hiru finalak streaming bidez igorriko dituztela aurreratu dute,
Xisteraren web orriaren bidez.
Markina-Xemeingoa baino aurretik, Durangon eta Andoainen jokatu dira Xistera zirkuituko lehen bi txapelketak. Durangon Antxon Alberdik eta Txominek (Susoren ordezkoak) irabazi zuten eta Andoainen, berriz, Narbartek eta Ekhik.
MARKINA-XEMEINGO TXAPELKETAKO PILOTARIAK:
Gazteak eta
Nagusiak.