Hamaika Eskuderiak antolatzen duen
XIV. San Miguel Rallysprinta lehiatuko da zapatuan [uztailak 2] Etxebarria eta Elgoibar artean dagoen mendatean.
Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria izango den proba
16:00etan hasiko da, eta guztira, 10,550 kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterketarako izena eman duten
75 parte hartzaileek. Beti bezala, hiru bidar pasatu beharko dira guztiak, Etxebarrian hasiera eta Elgoibarren amaiera izango duen denboraz neurtutako tartetik.
Auto bat San Miguel igotzen 2011ko San Miguel Rallysprintean. Argazkia: Josu Arrate
Errepidearen mozketa 15:00etan izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Denboraz neurtutako tarteak, berriz, 16:00etan, 17:45ean eta 19:30ean hasiko dituzte.
Probaren amaiera 20:00etarako aurreikusi dute Hamaika Eskuderiakoek, eta
sariak 22:00etan banatuko dituzte Markina-Xemeingo Goiko Portalean egingo duten ekitaldian.
Aurtengo 75 parte hartzaileen artean Lea-Artibaiko Hamaika eta Kastinparro Eskuderietako pilotu eta kopilotuak daude. Beste batzuren artean, Ander txakartegi eta Alex Maguregi, Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga, Xabat Arrate eta Joseba Sololuze, Oihan Erkiaga eta Bernat Iraolagoitia, Ramon Muniozguren Aitor Saizar eta Gorka Aginaga eta Jose Jabier Aginaga.
SARIAK
Scratch sariak
- Garaikurra pilotu eta kopilotuarentzat eta 350 euro.
- Garaikurra pilotu eta kopilotuarentzat eta 200 euro.
- Garaikurra pilotu eta kopilotuarentzat eta 100 euro.
Klaseetako sariak (1-9)
- Garaikurra pilotu eta kopilotuarentzat eta 150 euro.
10. Klaseko saria
- Garaikurra pilotu eta kopilotuarentzat eta 150 euro.
Junior sariak
- Garaikurra pilotuarentzat eta 150 euro.