Antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna, Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak antolatuta, Txatarra ikuskizuna egongo da bihar [uztailak 2], 19:30ean, Arkupe aurrean. Umorea ardatz hartuta, saioak kale antzerkia eta zirku ikuskizunak uztartzen ditu.
Bilboko Malas Compañiaz Zirku Taldea da ikuskizuna eskainiko duena. «Hitzik erabili gabe eraikitako ikuskizun dibertigarri eta ikusgarria da. Besteak beste, akrobaziak eta objektuen manipulazioak eskainiko ditugu», azaldu dute antzezleek.
Hausnarketarako gonbitea. Kupel eta egurrezko taulez baliatuta, saioagaz, publikoa eguneroko bizitzaren inguruan hausnarketa egitera gonbidatzen dute Malas Compañias taldeko hiru aktoreek.
Ikuskizuna adin guztietako herritarrei zuzendutakoa dela diote Uhagoneko ordezkariek.