Kontzertuak eta ekintza herrikoiak dakartzate Amorotoko sanmartinek
Egunik herrikoiena domeka izango da, paella txapelketagaz, bazkariagaz eta herritarren arteko ginkanagaz. Gaur, bihar eta astelehenean autobus zerbitzua egongo da, gauezSan Martin jaiak ospatzen hasiko dira gaur Amoroton. Eta martitzenera arte, denetar...
Egunik herrikoiena domeka izango da, paella txapelketagaz, bazkariagaz eta herritarren arteko ginkanagaz. Gaur, bihar eta astelehenean autobus zerbitzua egongo da, gauez
San Martin jaiak ospatzen hasiko dira gaur Amoroton. Eta martitzenera arte, denetariko ekintzak egingo dira. Eta beste behin ere, herritarren arteko lehiaketek eta euskal musika talde ospetsuen kontzertuek inguruko herritarrak erakarriko dituzte.Betidanik, Amorotoko San Martin jaiak ospetsuak izan dira eskualde osoan. Alde batetik, herritarrek herritarrentzat antolatutako ekintzak egiten direlako, eta bestetik, kontzertuetan giro ona izaten delako nagusi.
Ekintzei dagokienez, askotarikoak izango dira. Hori bai, aurten ere, adin guztientzako herritarrei zuzenduta datoz.
Domekan, baina, herritarrak izango dira protagonista. Izan ere, paella txapelketan kuadrillak nor baino nor paella hobea egin ariko dira, urtero legez. Hori bai, jai giroa ez da faltako.
Autobus zerbitzua
Gaur, bihar eta astelehenean, gainera, autobus zerbitzua egongo da, gauez.
Gaur, esaterako, 21:00etan hasi eta 07:00ak arte, Lekeitiotik Amorotora eta Amorototik Lekeitiora ibiliko dira autobusak, une oro. Gainerako herrietatik Gababus zerbitzua egongo dela jakitera eman dute.
Bihar, ostera, 21:30ean eta 22:30ean Amorotora joateko autobusak aterako dira Lekeitiotik; itzulerako autobusak 04:00etan eta 06:00etan egongo dira.
Markina-Xemeindik, ostera, 22:00etan aterako da autobusa Amorotora bidean; 05:00etan izango da itzulerakoa.
Azkenik, astelehenean, Lekeitiotik 21:30ean eta 22:30ean egongo da autobus zerbitzua. Itzulerako autobusak 04:00etan eta 06:30ean izango dira. Markina-Xemeindik ere egongo da autobusez Amorotora joateko aukera egun horretan, 22:00etan. Itzulerakoa 05:00etan da.