San Martin jaiak ospatzen hasiko dira gaur [uztailak 1] Amoroton. Eta martitzenera arte [uztailak 5], denetariko ekintzak egingo dira. Eta beste behin ere, herritarren arteko lehiaketek eta euskal musika talde ospetsuen kontzertuek inguruko herritarrak erakarriko dituzte.
Betidanik, Amorotoko San Martin jaiak ospetsuak izan dira eskualde osoan. Alde batetik herritarrek herritarrentzat antolatutako ekintzak egiten direlako, eta bestetik, kontzertuetan giro ona izaten delako nagusi.
Ekintzei dagokienez, askotarikoak izango dira. Hori bai, aurten ere, adin guztientzako herritarrei zuzendutakoak izango dira.
San Martin jaiak, 2015ean, Amoroton. Argazkian, koadrilla bat, paella bazkaltzen, plazan.
Autobus zerbitzua. Gaur, bihar eta astelehenean, gainera, autobus zerbitzua egongo da, gauez.
Gaur [uztailak 1], esaterako, 21:00etan hasi eta 07:00ak arte, Lekeitiotik Amorotora eta Amorototik Lekeitiora ibiliko dira autobusak, une oro. Gainerako herrietatik
Gababus zerbitzua egongo dela jakitera eman dute.
Bihar [uztailak 2], ostera, 21:30ean eta 22:30ean Amorotora joateko autobusak aterako dira
Lekeitiotik; itzulerako autobusak 04:00etan eta 06:00etan egongo dira.
Markina-Xemeindik, ostera, 22:00etan aterako da autobusa Amorotora; itzulerako autobusa 05:00etan izango da.
Azkekin, astelehenean [uztailak 4],
Lekeitiotik 21:30ean eta 22:30ean aterako dira autobusak. Itzulerakoak, ostera, 04:00etan eta 06:30ean izango dira.
Egun horretan baita ere,
Markina-Xemeindik 22:00etan aterako da autobusa, eta itzulera 05:00etan izango da.
EGITARAUA:
Uztailak 1
- 20:00. Txupinazoa, udaletxean.
- 22:30. Kontzertuak: Ken Zazpi, Hesian, Stai Zitto eta Gora Herria.
Uztailak 2
- 17:00. Mus txapelketa, frontoian. Izen ematea: 16:15etik 16:45era (bikoteko 20 euro).
- 17:30. Briska txapelketa, frontoian. Izen ematea: 16:45etik 17:15era (bikoteko 10 euro).
- 19:00. Herri kirolak: Etorbarri Team eta Amorotoko gazteak.
- 19:00. Kontzertuak: Burrunba elektrotxaranga, Skasti eta Ingo al deu?
Uztailak 3
- 12:00. Meza.
- 12:30. Koadrilen arteko paella lehiaketa.
- 15:00. Koadrilen bazkaria. Bazkalostean eskolako umeek herriari eskainitako abestia eskainiko dute.
- Ondoren. Herritarren arteko Ginkana Sustraia Natura taldearen eskutik.
- 20:00. Olarte eta LarraƱaga trikitilariekin parranda.
Uztailak 4
- 12:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Arta Nagusi dantza taldearen ikuskizuna.
- 18:00. Amorotoko Kronoigoera, bizikletan. Oharra: 17:30etatik ekintza amaitu arte errepidea itxita egongo da.
- Ondoren. Bizikletagaz erreleboka: Amoroton gora herriko gazteak Amorotoko dunperraren aurka.
- 23:00. Gozategi eta DJ Bull, plazan.
Uztailak 5
- 12:00. Hilen aldeko meza.
- Ondoren. Izarra eta Maren trikitilariak.
- 14:00. Hirugarren adinekoen bazkaria.
- 17:00. Puzgarriak.
- 18:00. Umeentzako jolasak.
- 20:00. Bits jaia.
- Ondoren. Txokolatada eta zozketa, guraso elkartearen eskutik.