Enrique Barrenetxea-Arandok eta
Anartz Onaindiak irabazi dute Hamaika Eskuderiak antolatutako XIV. San Miguel Rallysprinta. Denboragaz neurtutako lehen eta hirugarren tarteetan 7 minutu baino gutxiago egitea lortu zuten Mitsubishi EVO IX autoagaz, podiumeren gorenengo postua eskuratuz.

Enrique Barrenetxea-Arando. Argazkia: eaf
Aingeru Castrok eta
Alaitz Urkiolak eta
Iban Tarsiciok eta
Iñigo Peñak osatu zuten podiuma.
Euskadiko Rally Txapelketarako puntuen bila abiatu ziren Castro eta Urkiola San Miguel mendatearen gora BMW M3ari dena emanda. Denboraz neurtutako bigarren osteran denbora hoberena egitea lortu zuten eta San Miguel Rallysprinteko bigarren postua izan zen eurentzat. Txapelketarako puntu garrantzitsu horiek lortuta, sailkapeneko lehen lekuan jarraitzen dute.
Lea-Artibaiko pilotu eta kopilotuek ere maila ona erakutsi zuten San Miguelen.
Garikoitz Lopez eta
Urko Pagoagaren laugarren postua azpimarragarria da. Citroen Saxo VTS-agaz sailkapenean gorantz egitea lortu zuten Etxebarriko pilotuak eta Markina-Xemeingo kopilotuak.
Lehen hamarren artean geratu ziren bai eta ere Hamaika Eskuderiako Ioritz Abaroa eta June Lauzirika (8.postuan) eta Oihan Erkiaga berriatuarra eta Bernat Iralagoitia (10. postuan). Ander Txakartegi pilotu berriatuarra eta Alex Maguregi kopilotu markina-xemeindarra berriz, 12.ak izan ziren, eta Xabat Arrate eta Joseba Sololuze 30.ak.
Jose Javier Aginaga pilotu markina-xemeindarrak bere ohiko autoa barik Ford Escort MK bat eraman zuen rallysprintera. 13.ena izan zen Aginaga scrach sarietan eta lehenengoa historikoetan.
SARIAK
Scratch sariak
- Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindia (Lancer EVO IX).
- Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3).
- Iban Tarsicio eta Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX).
Klaseetako sariak
- Andoni Zabala eta Jon Mujika (Citroen Saxo).
- Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga (Citroen Saxo VTS).
- Mikel Bilbao eta Maite Agirregomezkorta (Renault Clio Williams).
- Adrian Gomez eta Iker Lopez (BMW 325).
- Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola (BMW M3).
- Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia (Mitsubishi EVO IX)
9. Klaseko Saria, Historikoak
- Jose Javier Aginaga eta Ramon Salinas (Ford Escort MK I).
10. Klaseko saria
- Asier Samaniego eta Unai Barrena (BMW M3).