Ia 100 profesionalek parte hartu dute Leartikerrek antolatuta bi egunetan Markina-Xemeinen ospatu den Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan. Euskara hutsean egin den jardunaldiaren maila zientifiko handia azpimarratu du Batzorde Zientifikoak. Guztira 70 ekarpen bildu ditu ekitaldiak eta euretako bik saria hartu dute, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren eskutik.
“Azpimarratzekoa da elkarlanean egin diren lanak, batez ere, elkarlanak egunotan duen indarra kontuan hartzen badugu. Zentro teknologikoak, unibertsitateak, enpresak eta atzerriko zentro ezberdinak elkarren artean proiektu eta lan ezberdinak aurkeztu dituzte kongresura”, azaldu dute.
Kongresuko Batzorde Zientifikoaren erabakiz,
Jon Ajuriarentzako izan zen ahozko aurkezpen onenaren saria,
Birziklatutako oliba hezur kiskaliz fabrikatutako superkondentsadore hibridoak lanagatik. Gainera, Ajuriak irailean argitaratuko den Elhuyar aldizkarian artikulu bat idazteko aukera ere izango du. Bestalde, poster ekarpen onenarena saria
Naia Gasteluk eraman du,
Karbono-zuntzaren birziklapena konposite-hondakinetatik: prozesuko kostuen aurreztea lanagatik.

Leartikerren materialen arloko kongresuko saridunak. Argazkia: Leartiker.