Boluntarioak behar dituzte Mutrikuko III. Triatloi Esprinta egiteko
Mutrikuko Talaixa triatloi taldeak antolatuta, uztailaren 16an egingo da III. Triatloi Esprinta Mutrikun. Eta proba egin ahal izateko, antolatzaileek herriko elkarteei boluntarioak bilatzeko deialdia egin diete. Azaldu dutenez, elkarte bakoitzak bi, hiru edo lau boluntario lortuko balituzke ondo egongo litzateke. “Gehiago badira hobeto“.
Gainera, Talaixakoek hala eskatuta, boluntarioei istripu asegurua egingo diete. Horretarako, boluntarioen izen abizenak ondoko posta elektronikora bildatzeko eskatu dute, izena, bi abizenak eta nortasun agiri zenbakia zehaztuta: talaixatri@gmail.com.