Bere mailako 4. postua lortu du
Mireia Arrillaga Murelaga Garraitz Kirol Taldeko triatleta lekeitiarrak Frankfurt-en (Alemania) lehiatu den Mainova Ironman European Chanpionship lehiaketan.
10 ordu eta 10 minutuko denbora bikaina egin zuen. 56 minutuan bete zituen Arrillagak igeriketako 3 kilometro eta 800 metroak, 5 ordu eta 28 minutu behar izan zituen bizikletako 180 kilometroak amaitzeko eta maratoiko tartea 3 ordu eta 39 minututan bete zuen.
Mireia Arrillaga Frankfurteko domina eskuetan. Argazkia: Garraitz