Aulestigaz batera, Azpeitia, Errezil eta Seguran ere euskaraz ez dakiten medikuak kontratatu dituela saladu du udalerri euskaldunen mankomunitateak. Eta salaketa aipatu herrietako udalekin batera egin du Uemak. Horien arabera, mediku euskaldunen ordezkapenak egiteko egin ditu kontratazioak Osakidetzak, “herritarren hizkuntza eskubideak urratuz eta osasun zerbitzuaren kalitatea nabarmen kaltetuz”.
Salaketa publiko egiteaz batera, kontratazio horiekiko desadostasuna agertu nahi izan dute bai udalek eta baita Uemak ere. “Osakidetzak osasun zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena izan duen eta, ondorioz, herri hauetako biztanle guztioi zuzenean eragin digun erabakiak hartu ditu. Honek sortzen digun kezka eta ezinegona agertu nahi dugu”.
Osakidetzak herritar euskaldunak ez dituela kontuan hartzen eta euskararen arnasgune diren herrietan “erdara nagusi den eremuak” sortu dituela salatu dute
Osasun zerbitzu publikoko erakundeak Aulestirako eta Segurarako egindako kontratazioak “lanposturako
euskara betekizunak saihestuz” egin dituela-eta hori “kezkagarria” dela dio Uemak. “Herritarren hizkuntza eskubidea urratuz, Administrazio publikoak zerbitzuak euskaraz eskaintzeko duen betebeharrari muzin egin dio”.
Bide horretatik, Osakidetzak
herritar euskaldunak ez dituela
kontuan hartzen salatu dute. “Ez eta gure herrietako errealitate soziolinguistukoa ere, inolaz ere”. Gainera, Aulesti, Azpeitia, Errezil eta Segura euskararen arnasguneak direla gogora ekarri eta Osakidetzak horietan “erdara nagusi den eremuak” sortu dituela gaineratu dute. “Aipatu herrietako errealitate soziolinguistikoan kaltea eragin du Osakidetzak”.
Horrez gain, Osakidetzaren helburu nagusienetariko bat kalitatea dela eta hori “hizkuntzarekin lotuta” dagoela diote. “Jon Darpon Osasun sailburuak adierazi zuen moduan, osasun langileen eta pazientearen arteko harremanean konfiantza eta enpatia lortzeko hizkuntza funtsezkoa da. Kontraesankorra, beraz, hartutako erabakiekin”.
Jon Darpon eta Iñigo Urkullu, Gernikaldean osasun zentroaren inaugurazioan.
Horrela,
Gwerfyl Roberts naziortean hizkuntza eta osasungitzan erreferente galestarrak aseon EHUren udako ikastaroetan esandakoa gogora ekarri dute: “zerbitzua pazientearen hizkuntzan ematea da kalitatearen gakoa”.
Herritarren eskubideak errespetatzeko eta lehenbailehen mediku euskaldunak jartzeko eskatu diete Osakidetzako arduradunei
Arnasguneek hizkuntzaren biziraupenean
egindako ekarpena handia izan dela azpimarratu dute, eta handia izan daitekeela euskararen normalizaziorako egin dezaketen ekarpena ere. “Udalerri euskaldunak bereziak dira hizkuntzaren ikuspegitik, eta ondorioz trataera berezia behar dute: bertako errealitate soziolinguistikoan eragiten duten faktoreak zaindu egin behar dira. Beste hainbat arlotan bezala, hizkuntzari dagokionean ere, kaltea eragin aurretik
prebentzio politikak aktibatu behar dira”.
Salaketa egiteaz batera,
lehenbailehen mediku euskaldunak jartzeko eskatu diete Osakidetzako arduradunei. “Aulestiko, Azpeitiko, Errezilgo eta Segurako herritarrok osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubide osoa daukagu eta, beraz, zor zaigun begirune eta errespetuarekin jokatu dezala eskatzen diogu Osakidetzari”.